Prospekzio geofisikoari esker egitura arkeologikoak era ez suntsitzailean mugatu, deskribatu edota balioetsi daitezke. Modu honetan, eskura dauden prospekzio tresna ezberdinek urgentziazko arkeologiara, ikerketara edota plangintzara bideraturiko baliabideak optimizatzeko aukera eskaintzen dute.
Maiztasun eta altuko georradar miaketen bidez hormigoia zein hormigoi armatua bereizmen altuan irudikatu daitezke.
SOTek eskarmentu handia du metodologia eta tekniken garapenean. SOT unibertsitate edo erakunde publikoetan lanean diharduten diziplinarteko ikerketa talde batzuetako kide da. Urteetako esperientziari esker proiektuen diseinua, GIS sistemen konfigurazio edota kudeaketa zein diziplinarteko taldeen koordinazioa burutzeko gai gara.
SOTek dokumentazio arkeologikoa ere eskeintzen du geofisika lanen osagarri bezala; horien artean topografia altxamenduak, fotogrametria (airetikoa zein lurretikoa), planimetriak edota aztarnategientzat GIS datuen kudeaketa. Puntako teknikak erabiliz ondarearen kudeaketa integrala hobetzea eta ikerketa zein difusioan laguntzea da helburua.